Idazlagunak herritar boluntarioak dira, dendari eta ostalariei euren establezimenduko hizkuntza paisaia (errotuluak, menuak, eskaintzak…) euskaratzen laguntzen dietenak.
Helburua ahal duen gehiena dendari-ostalariak berak egitea da eta boluntarioak laguntza ematea. Idazlagunak ere laguntza izango du Jardun eta Udalaren aldetik, izan ditzakeen zalantzak argitzeko.
Proiektu honek boluntarioei hainbat onura ekar diezaieke:
- Bere hizkuntza landu eta hobetzeko aukera.
- Hizkuntzaren normalizazioan eragile aktiboa sentitzea, euskararen aldeko ekarpen garrantzitsu bat eginez.
- Euskaraz bizitzeko aukerak ugaritzea.
- ….
Normalean idazlagun batek dendari bati edo biri eskaintzen die laguntza. Idazlagun batzuek binaka ere jarduten dute. Une honetan 80 herritar inguru daude izena emanda Idazlagun lana betetzeko. Edonola ere, zabalik dago izena emateko aukera. Horretarako nahikoa da Idazlagun izateko fitxa betetzea.