Dendari eta ostalariak

Bergarako dendari eta ostalariak dira Idazlaguna izeneko partaide nagusiak. Hartzen duten konpromiso nagusia honakoa da: idazlagunaren laguntzaz, euren establezimenduko hizkuntza paisaia (errotuluak, menuak, eskaintzak…) euskaraz edo euskarari lehentasuna emanez jartzea. Zenbait komertziok ez dute idazlagun beharrik eta euren kasa betetzen dituzte Idazlagun programako helburuak. Horiek ere programako partaidetzat hartzen dira, jakina, eta izan ditzakete zenbait abantaila: idatzi ereduak, programari egiten zaion zabalkundea….

Proiektu honek dendari eta ostalariei hainbat onura ekar diezaieke:

  • Bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea.
  • Bezero berriak izateko aukera.
  • Sektorekako zenbait material eskuratzeko aukera.
  • Publizitatea (euren aldeko kanpaina positiboa).

Ikus une honetako Idazlaguna programako komertzioen zerrenda. Edonola ere, jakitun gara oraindik ezin izan garela Bergarako dendari eta ostalari guztiei eskaintza egitera iritsi eta interesa duten merkatari guztiak gonbidatzen ditugu izena ematera. Horretarako nahikoa da Merkatariek Idazlagunan parte hartzeko fitxa betetzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude