Zer da Idazlaguna

Idazlaguna da herriko denda, jatetxe, taberna eta abarretako hizkuntza paisaian euskara indartzea eta, ahal den neurrian, euskara nagusi izatea helburu duen proiektua.

Hizkuntza paisaia kontzeptua erabiltzen da leku batean, bistan, dauden kartel, errotulu eta abarrak izendatzeko. Hizkuntzaren ikuspegitik alderdi oso inportantea da, uneoro begietatik sartzen zaigunak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran eragin handia  duelako.

Idazlaguna programan boluntario batek (Idazlagunak) hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko laguntza eskaintzen dio dendari bati edo batzuei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.